Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketako film laburrak Urdazubin ikusgai izanen dira larunbatean

Ttipi-Ttapa

Urriaren 10etik 12rra Urdazubin grabatu zuten 'Mugalaria' filma.

2026ko Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketako hamar finalistek dagoeneko filmatu eta muntatu dituzte beraien proiektuak irailetik azarora bitartean. Orain, azken emaitza pantaila handian ikus daiteke, azaroaren 21etik 28ra bitartean, eta azpitituluekin, edizio honetan parte hartzen duten 10 udalerrietan entzumen-desgaitasuna duten pertsonak errazago ikus ditzaten. Horietako emanaldi bat Urdazubiko Kultur Etxean eginen dute azaroaren 21ean, larunbatean 19:30ean hasita.

Lehiaketako hamar finalistetako bat, ‘Mugalaria’ filma, Urdazubin berean grabatu zen

Hain zuzen, hamar lan finalistetako bat, Iruñeko Nerea Galafatek zuzendutako Mugalaria filma Urdazubin grabatua da. Urriko zubian aritu ziren lan horretan eta Urdazubiko errotan, Pottokaren bidean edo Etxelekua gasnategian izan ziren grabaketa lanak egiten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun