'Perkainen haritik' dokumentala eta laxoa erakustaldia izanen dituzte ortziralean Senperen

Ttipi-Ttapa

Laxoa Aldudeko plazan. Ortzirale arratsaldean Senpereko pilota plazan erakustaldia ikusteko aukera izanen dute.

Mikel Erramouspek ortziralean 19:00 etan Larrekon aurkeztuko duen lanaren aitzinetik eginen dute laxoa jokoaren erakustaldia pilota plazan

Nun habila Perkain dokumentalaren ondotik, Mikel Erramouspe filmaren egileak Perkainen Haritik aurkeztuko du oraingoan Senpereko Larreko kulturgunean azaroaren 13an, larunbatean 19:00etan. Aitzinetik, pilota plazan, 18:30ean, laxoa jokoaren erakustaldia eginen dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun