Hitzaldiaren bidez, Imanol Amestoyk, Euskal Itsasbazterreko CPIEko misio arduradunak, Larhun mendian dauden aztarnak, azken aurkikuntzak eta Euskal Herriko mendi enblematiko honen historiaren etapa nagusiak ezagutzeko aukera eskainiko du.
Topaketa hau POCTEFA mugaz gaindiko proiektuaren baitan gauzatuko da. Proiektuak, bertzeak bertze, Larhun mendiaren ondare arkeologikoaren inbentarioa egiten laguntzen du, mugaren bi aldeetako ondare komun hori hobe ezagutu, babestu eta balioa aitortzeko.