Itsasuarrak nagusitu zaio Senpereko SPUC taldeari Iparraldeko Bote Luze Txapelketaren finalean

Ttipi-Ttapa

Itsasuarrak eta Senpereko SPUC taldeko pilotariak Itsasuko Elizagaraian jokatutako finalean. Etxeko taldea 9-7 nagusitu zen.

Iparraldeko Pilota Batzordeak antolatutako Bote Luze txapelketak bere epaia eman du eta itsasuarrak dira Iparraldeko txapeldun titulua lortu dutenak etxean, Itsasuko Elizagaraia zelaian, SPUC Senpereren kontrako finalean 9 eta 7 irabazita.

Itsasuarrak talde txapeldunean Alexandre Lespade, Lucas Fourmeaux, Jokin Teillerie, Florian Telletxea, Florian Sanzberro, Jon St Paul eta Estebe Parachu aritu ziren eta Senpereko SPUC taldean, berriz, Iban Larzabal, Pantxo Valencia, Amaiur eta Ellande Jauregi, Iban eta Iñaki Iziaga eta Benjamin pery.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun