Sarako erretretadunen ateraldia iragan da joan den ortzegunean, urriaren 7an. 45 presuna goizeko zortzietan abiatu ziren igerilekuko aparkalekutik autobusean Izpegira buruz. Izpegi lepoko gaineko bentan, gosari eder bat egin eta Ortzaizeko Amabar dendarat etorri ziren. Hor izan izan zituzten ahate pate gizena eta bertze ahateki jasta ausarki ere. Jendek erosi ere egin zuen. Ondotik, Arrosako Kattina jatetxean izan zuten bazkaria eta, eguna bukatzeko, Sararat arribatzean Herriko etxeko ostatuan azkeneko hurrupa bestetako komiteak eskainirik. Denek egun goxo bat pasatu zuten eta eskerrak eman zizkieten herriko hautetsiei. Heldu den urtean, horrelako bertze bat.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.