Izena eman daite aitzinetik www.helloasso.com/associations/olhain-ikastola webgunean (20 euro) edo egunean berean Saran, 08:00etatik aitzinera (25 euro).
Olhain Ikastolak antolatuta, Cyclorando txirrindularitza ibilaldia eginen dute urriaren 18an. Bi ibilbide izanen dituzte aukeran txirrindulariek: Hordago izenekoa, 58 kilometro luze eta 850 metroko desnibel positiboa duenak Saratik abiatu, Azkaine, Senpere, Ezpeleta, Itsasu eta Pinodietan barna bueltatuko da herrira. Kanta izena duen ibilbideak, berriz, 95 kilometro luze eta 1.700 metroko desnibela izanen du (Sara-Azkaine-Senpere-Ezpeleta-Itsasu-Bidarrai-Itsasu-Legare-Pinodieta-Zuhalmendi-San Inazio-Sara).
Izena eman daite aitzinetik www.helloasso.com/associations/olhain-ikastola webgunean (20 euro) edo egunean berean Saran, 08:00etatik aitzinera (25 euro).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.