Memoria bizkortzeko atelierrak eginen dituzte Senpereko herriko etxean

Ttipi-Ttapa

Talde ttikietan eta giro atseginean eginen dituzte memoria lantzeko atelierrak Senperen.

65 urtetik goitikoei zuzenduta, memoria lantzeko, tresna digital erabilgarriak ezagutzeko, elkartrukatzeko eta konfiantza irabazteko hiru atelier (frantsesez) eginen dituzte urriaren 13an, 20an eta 27an Senpereko herriko etxean (09:30etik 11:00etara). Beti ere, jakinmina galdu gabe, autonomo izaten jarraitzea da xedea.

Urriaren 13an, 20an eta 27an emanen dituzte frantsesez, 65 urtetik goitikoei zuzenduak

Izena ematea urririk da 05 59 54 74 96 telefonoan edo accueil.ccas@senpere64.fr helbide elektronikoan. Talde ttikiak (6-10 lagunekoak gehienez ere) izanen dira eta giro atsegina.

Lehenbiziko saioan, urriaren 13an, tabletarekin ariko dira eta eguneroko memoria sustatuko dute (memoria, arreta, logika eta kontzentrazioa).

Bigarren saioan, urriaren 20an, tresna digital erabilgarriak eta eguneroko mugarriak landuko dituzte (telefono eta oroigarriak, antolaketa eta agenda, argazkiak sailkatu, aurkitu eta partekatu eta autonomiako tresna errazak).

Hirugarren eta azken saioan, urriaren 27an, tabletarekin, memoria eta trukeak landuko dituzte (trukeak eta memoriarako eta oroitzapenetarako aplikazioen ezagutza).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun