Burgete arrazako zaldi eta behorren XIV. Lehiaketa eginen dute igandean Urdazubin

Ttipi-Ttapa

25 ganadutegiko 158 zaldi eta behor espero dituzte igandean Urdazubin, hamalau kategoriatan lehiatuko direnak.

Igande honetan, urriak 4, Urdazubira itzuliko dira zaldiak eta behorrak, Urdazubiko Udalak eta Ascana elkarteak antolatutako lehiaketaren hamalaugarren edizioa dela eta. Hamalau kategoriatan banatuak 25 ganadutegiko 158 buru lehiatuko dira.

Lehiaketan 25 ganadutegi izanen dira, eta guztira 158 zaldi eta behor lehiatuko dira 14 kategoriatan:

  • Emeak kumerik gabe
  • Emeak kumearekin
  • Arrak.

Gainera, sari berezi bat emanen zaio lehiaketako behor eta zaldirik onenari. Gainera, herriko zenbait elkartek eta gazteek ere jan-edatekoa eskainiko dute.

Eguneko egitaraua

  • 06:00etatik 08.30era Zaldiak barrutian sartzea.
  • 09:00etatik 14:30era Ibilaldiaren hasiera/Sailkapen-txanda eta kategorien araberako sari banaketa.
  • 10:00etatik 15:00etara Artisau Azoka.
  • 14:30ean Lehiaketako behor eta zaldirik onenaren sari banaketa.

Gainera, egun osoan animazioak eta musika izanen dira eta monasterioa, errota, Artisau Azoka eta Ikaburuko lezeak bisitatzeko aukeraz gain, herriko jatetxeetan zaldi menua dastatzeko modua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun