I. Touch Errugbi Txapelketa mistoa eginen dute urriaren 3an Senperen

Ttipi-Ttapa

Senpereko Sorginak aisialdiko emakumeen errugbi taldeak antolatu du lehen aldiz Touch errugbi txapelketa. Sei talde misto espero dituzte larunbatean Gazteluko zelaian.

Senpereko Sorginak herriko aisialdiko emakumeen errugbi taldeak lehen aldiz antolatu du Touch Errugbi Txapelketa urriaren 3an. Sei taldek (emakumeenak eta mistoak) parte hartuko dute larunbatean 09:30etik goiti Gazteluko zelaian.

Sorginak herriko aisialdiko emakumeen errugbi taldeak antolatu du larunbateko txapelketa, Sor Egun elkartearen parte hartzearekin

Errugbia, laguntasuna eta umore ona partekatzeko goiz bat izatea nahi du Sorginak taldeak. Urrian ospatuko denez, txapelketa hau Urri Arrosaren koloreekin ospatuko dute, Sor Egin elkartearen parte hartzearekin. «Errugbia maite baduzu, zelai bazterrean taldeak animatzea gustatzen bazaizu, edo gure taldea ezagutu nahi baduzu, zatoz gurekin lehen edizio honetaz gozatzera!» dio Sorginak taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun