Dardarika jaialdi berezia ospatuko dute asteburuan Sarako lezeetan

Ttipi-Ttapa

Maddi Zubeldiak, Amaia Riouspeyrousek eta Maider Cigarroak DARDARIKArentzat sortutako 'Leizearen ahotsa: erron kantua' emanaldiarekin bukatuko da jaialdia igande arratsaldean.

‘Dardarika’ ospatuko dute Sarako Lezeetan urriko lehen asteburu honetan. Sarako Herriko etxeak eta Sarako Lezeek elkarrekin sortutako hitzordu berria da da, «gure lurraldearen aberastasuna ospatzeko: natura, kultura eta elkarrekin izateko gogoa»

DARDARIKArekin, lezea natura ondarearen eta adierazpen artistikoaren arteko topagune bihurtu nahi dute, «tradizioen eta sorkuntzen artekoa, euskal kultura biziarazten dutenak, kultura deskubritu nahi dutenak eta hura modu berri batean bizi nahi dutenak ere elkartzeko». 

Asteburu osoan, lezeen kanpoko guneetara sartzea libre eta urririk izanen da, eta animazioak, jokoak eta edateko-guneak izanen dira.

Urriak 3, larunbata

  • 09:30ean Lezeen inguruko ibilaldi gidatua.
  • 10:00etatik 11:15era Bisita libreak, urririk.
  • 11:30ean  Amalurraren ametsa, Zazpiak Bat dantza taldearen ikusgarria. Ondotik, Joaldunek besta gunerako bidea animatuko dute, eta Sarako Erraldoiek mutxikoak abiaraziko dituzte.
  • 12:00etan Pintxo bazkaria, Sarako eskoletako ikasleen burasoek prestatua, Nats & Watsen musikaz alaitua.
  • 15:00etan Herioren orga: Julien Gaüzères-n kondaira, lezean kontatua.
  • 15:30ean Haurrentzako herri jokoak, Gaiak animaturik.
  • 17:30ean Jokairen Mugarri ikuskizuna: musika, kantua eta antzerkia, mugaren, identitatearen eta memoriaren inguruan.
  • 19:00etan Bost Axolaren kantaldia lezean barna.
  • 20:00etan Pintxo & musika!

 

Urriak 4, igandea

  • 10:00etatik 11:15era Bisita libreak, urririk.
  • 10:30etik goiti Gosaria, Kiki Bordatxok alaiturik.
  • 11:30ean Neskena taldearen Badoa ikuskizuna.
  • 13:00etatik goiti Haurrentzako tailerrak eta jokoak.
  • 14:00etan Txalaparta tailerra.
  • 14:30ean Saguzarraren dantza, Jordirekin.
  • 15:30ean Herioren orga: Julien Gaüzères-en kondaira, lezean kontatua.
  • 16:30ean Neskena taldearen Taupada ikuskizuna. Lehen emanaldia!
  • 17:30ean Leizearen ahotsa, erroen kantua: Maddi Zubeldiaren sorkuntza, Amaia Riouspeyrous eta Maider Cigarroarekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun