Bestak 2026

Jondoni Mikel bestak buruilaren 25etik 28ra ospatuko dituzte Senpereko Ibarrun auzoan

Ttipi-Ttapa

Joan den urteko Ibarrungo bestetan hartutako irudia.

Ortziraleko Xerri Ttikiko Lasterkaldiarekin hasi (7,5 km) eta asteleheneko paella eta karaoke gaualdiarekin bukatuko dira

Jondoni Mikel bestak izanen dituzte buruilaren 25tik 28ra Senpereko Ibarrun auzoan, betiko programa mamitsuarekin.

Buruilaren 25ean, ortziralean 18:30ean Xerri Ttikiko lasterkaldia, 7,5 kilometro luze eta 300 metroko desnibela. Izen emateak 06 15 73 39 80 telefonoan (10 euro). 19:00etan mus txapelketa. Izen-ematea 06 47 82 80 17 telefonoan (bikoteko 20 euro). Lehen saria: 300 euro. Bigarren saria: 100 euro.

Buruilaren 26an, larunbat goizean, pala txapelketako finalak, 14:00etan Inharrian Txerrikumearen jastatzea, Emile taldeak animaturik. 18:00etam Julen’s taldea. 20:00etan Los Piquillos elektrotxaranga. 22:30ean Etxepe. 00:30ean Koloka. Etxeratzeko taxia urririk.

Txerrikumea prestatzen Ibarrungo bestetan.

Buruilaren 27an, igandean, 10:30ean Meza eta 12:00etan aperitifa, Emak-hor taldeak animatuak. 16:00etan Casetak, 16:30ean Euskal jokoak, 18:00oetan Mutxikoak Patxi ta Konpaniarekin, 20:00etan Indigo, 21:00etan Txaranga eta 23:00etan DJ Elolomix.

Buruilaren 28an, astelehenean 11:00etan gazteen eskeak, 14:00etan Ibarrundarren paella, 18:00etan Karaoke gaualdia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun