Joko Garbia eskainiko dute berriz Sarako Izarrako pilota eskolan

Ttipi-Ttapa

Esku huska ez ezik, Joko Garbian ere trabatzeko aukera izanen dute sasoi honetan Sarako Izarrako pilota eskolako haurrek.

Asteazkenean 14:00etan eginen dute esku huskako sartzea (14:00etan) eta ortzegunean Joko Garbikoa (17:00etan), biak kiroldegian.

Sarako Izarrako pilota eskola sartzea eginen dute aste honetan. 6-10 urteko esku huskakoen hitzordua buruilaren 23an, asteazken arratsaldeko bi orenetan izanen dute kiroldegian. Aurtengo berrikuntza, berriz ere heldu den Joko Garbia izanen da, ortzegun arratsaldetan bortzetatik zazpietara. Izen emateak eta xehetasunak buruilaren 24an, ortzegun arratsaldeko bortz orenetan kiroldegian. Izena emateko: sarako.izarra.pilota@gmail.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun