Sarako erretretadunek Ortzaizera eta Arrosara ateraldia eginen dute urriaren 7an

Ttipi-Ttapa

Sarako erretretadunak 2018an Azpeitira egindako ateraldian. Urriaren 7an Ortzaizera eta Arrosara joanen dira.

Sarako herriko kontseiluak antolatuta, urriaren 7an Ortzaizera eta Arrosara irteera eginen dute Sarako erretretadunek. Asteazkenean 08:00etan abiatuko dira igerilekuetako aparkalekutik, gosaria Izpegiko lepoan eginen dute, Ortzaizeko Amabar bisitatu eta Arrosako Kattina jatetxean bazkalduko dute. Gibelerakoan, etxera itzuli baino lehen, Herriko Etxeko Edantegian azken tragoa hartuko dute. Urriaren lehenera arte eman daiteke izena Herriko Etxean (05 59 54 20 28).

Etorri ahal duzuen guziak egun goxo baten pasatzerat, denak elgarrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun