Kantauri Abesbatzaren emanaldia irailaren 23an Sarako elizan

Ttipi-Ttapa

Isabel Lakar lesakarraren zuzendaritzapean, Kantauri Abesbatzak 30 bat abeslari ditu, lau ahots taldetan banatuak. Argazkia: Euskal Kultur Erakundea

Asteazkenean 21:00etan hasiko da Isabel Lakarrek zuzentzen duen taldearen kontzertua

Isabel Lakar zuzendari lesakarraren inguruan, jatorri anitzetako abeslaria osatutako taldea bildu da Kantauri Abesbatzan, aitzinera egiteko eta kantua lantzeko gogo berarekin, errepertorio berriak esploratuz eta, haren gidaritzapean, Euskal Herriko kulturari eta bertze leku batzuetakoari lotutako gai ezagunak berrinterpretatuz. Kantauri Abesbatzak kontzertua emanen du irailaren 23an, asteazkenean 21:00etan hasita, Sarako elizan. Abesbatzak 30 bat abeslari ditu, lau ahots taldetan banatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun