Sarako Izarrako Unai Etxeberri eta Peio Larretxea pilotariak profesional mailara sartu dira

Ttipi-Ttapa

Sarako Izarratik profesional mailara urratsa eman dute Peio Larretxea eta Unai Etxeberri pilotariak. Trinketean eskuz binaka Iparraldeko txapeldun izan dira aurten.

Hiru dira, beren emaitzei esker, Elite Pro Eskuz huskaren munduan sartu diren pilotariak: Andoni Larre (Zaharrer Segi) Iparraldeko eta Frantziako txapeldun izan dena eskuz banaka trinketean eta Sarako Izarrako Unai Etxeberri eta Peio Larretxea, eskuz binaka trinketean Iparraldeko txapeldunak izandakoak.

Zorionak gazte hauei eta zorte on goi mailan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun