Espinalek eta Sarako Izarrako Aritz Lekuonak irabazi dute Bonefons Trofeoa

Ttipi-Ttapa

Aritz Lekuona saratarra eta Espinal txapeldun eta Manex Etxeberri-Pacheco eta Luis Sanchez txapeldunorde, asteazkenean Sarako Pleka trinketean, Bonefons Trofeoaren finala jokatu ondotik.

Bonefons Trofeoa pilota txapelketako finala jokatu zuten asteazkenean ikuslez gainezka zegoen Sarako Pleka trinketean. Sarako Izarra taldeko bi saratar ziren finalean, biak Elite Pro mailako pilotari banarekin lagunduak. Sarako Izarrako Manex Etxeberri-Pachecok Luis Sanchez zuen lagun eta Aritz Lekuonak, berriz, Iker Espinal. Hasiera berdinduaren ondotik, Lekuona eta Espinal suertatu ziren txapeldun (40-21).

Sarako Pleka trinketean asteazkenean jokatutako finalean 40-21 irabazi zieten Manex Etxeberri-Pacheco saratarrari eta Luis Sanchezi

Lehen hamarrekoan, bi bikoteak kolpez kolpe errenditzen ari ziren (2-2, 4-4, 5-5, 7-7), baina gero zuloa egin zuten Espinalek eta Lekuonak (19-8) eta alde hori handitzen joan ziren, batez ere bederatzi kintze segidan egin zituztenean (23-15etik 32-15era). Azkenean, 40-21 irabazi zuen bikote urdinak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun