Aurten, 29 talde zeuden parte hartzaile, Espainiako statu osotik joanak: Bartzelona, Madril, Zaragoza, Albacete, Valentzia..., baina baita Euskaditik, Bolibia, Ekuador, Venezuela, Irlandatik eta, nola ez, Iparraldetik ere.
Iparraldeko selekzioa Manex Etxeberri-Pacheco eta Eñaut Zozaia (Sarako Izarra), Eneko Etchevers (Irisartarrak) eta Jon Etchelet (Zaharrer Segi) osatu zuten, eta Stéphane Saint-Laurentek zuzendu zuen.
Pilotariek bikain eraman zituzten Iparraldeko koloreak. Sarako Izarrako Manex Etxeberri-Pachecok eta Eñaut Zozaiak gutxigatik huts egin zuten podiumeko hirugarren lekua, 18-22 galduta. Eneko Etchevers eta Jon Etcheletek, berriz, txapelketako bigarren postuan bukatu zuten, finalean Euskadi A taldearen kontra 15-22 galdu ondotik. Beraz, bigarren eta laugarren postuarekin itzuli da Iparraldeko Pilota Batzordeko ordezkaritza Teruelgo txapelketatik.
Manex Etxeberri-Pacheco, txapelketako bigarren pilotari onena
Manex Etxeberri-Pacheco saratarra, bigarren izan da txapelketako jokalari onenen sailkapenean.
Horrelako nazioarteko hitzorduen bidez, Iparraldeko Pilota Batzordeak bere pilotariei kirol eta giza esperientzia berriak eskaintzeko, topaketak eta aurkikuntzak bultzatzeko eta, aldi berean, Iparraldeko jokalariei bertze eskola eta joko kultura batzuen aurka lehiatzeko borondatea mantentzen du: «Gure pilotariak baloratzeko, haien esperientzia indartzeko eta, gure mugezgaindi, Ipar Euskal Herriaren koloreak eta izena ezagutarazteko aukerak dira».