Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Asteburu azkarraren ondotik, segida izanen dute Sarako bestek egunotan

Ttipi-Ttapa

Asteburu azkarra izan dute Sarako bestetan. Larunbatean, Olhain ikastolak antolatutako VTT lasterketaz eta Sara Korrikak antolatutako lasterketaz gain, jendetza bildu zen arratseko kontzertuetan. Igandean, berriz, Mendialdeko Bote Luze Txapelketaren finalak jokatu zituzten eta arratsaldean, karroen desfile ikusgarriak ahate jokoa, Pirtxilak dantza taldearen emanaldia eta musika. Astelehenean, ikastolak antolatutako zikiroaren ondotik, arratsaldean artzain xakur lehiaketa izanen dute, baita esku pilota trinketean, Zazpiak Bat dantza taldearen ikusgarria eta behi ttikiak. Argazkiak: Marie-Jo Berrouet

Astearteko Gazteriaren Egunean, Inkonito Gaua

Besten azken egunak izanen dira asteartea eta asteazkena.

Buruilak 15, asteartea
Sarako Gazteriaren Eguna eta Gaztetxearen Gaua

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 11:00etan errebotean Spuc eta Noizbait taldeen arteko partida plazan (Pantxo Olazagaztiri omenaldia). 18:00etan Joko Garbi finala Michel Jauregiri omenaldia). 19:00etan mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin. Gaztetxean Inkonito Gaua. 19:30ean desfilea: mozorro ezezagun eta ederrenak gaztetxean gaualdia. 20:00etan Andoni Ollokiegi. 22:30ean Goxuan Salsa taldea plazan. 00:00etan DJ Jotatxo. Gau guzian Kuxkuxtu txaranga karrikak alaitzen ibiliko da.

Buruilak 16, asteazkena

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 09:00etan Sarako azienda lehiaketa trinketean, Sarako laborarientzat. Laborantzako makinen erakusketa. 16:00etan gaztetxearen Pontx pailazoa plazan. 17:00etan plazan esku huska finala. 18:00etan trinketetik abiatuta bertso poteoa, Haira eta Unax Ibargarairekin. 18:30ean trinketean esku pilotako finala. 19:00etan zozketa. 19:30ean Los Chuchos taldearekin kantaldia. 21:30ean Burrunba eletrotxaranga. 23:00etan su artifizialak. 23:15ean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun