Dantxarineko Pintxo Astearen 13. edizioa eginen dute irailaren 14tik 20ra

Ttipi-Ttapa

Joan den urtean Dantxarinean irabazle izan zen pintxoa: Peio Benta-Landibarko Julen Zubieta sukaldariak prestatutako basurde brandadaz betetako kanutiloa gaztaina kremarekin.

Heldu den astean, irailaren 14tik 20ra, Dantxarineko Pintxoaren 13. Edizioa ospatuko dute Urdazubin. Aste osoan, astelehenetik igandera bitarte, Dantxarineko bentetako jatetxeek ekitaldi honetarako espresuki eginen dituzten pintxoak eskainiko dituzte. Sukaldariek bi produktu erabili behar dituzte aurtengoan: sasoiko barazkiak eta itsaskiak.

Jatetxea duten bentetan pintxo bereziak eskainiko dituzte eta onena aukeratzen laguntzen duten bezeroen artean 200 euro saria zozketatuko dute

200 euroko zozketa

Epaile lanetan mugaren bi aldeetako sukaldari ospetsuak ariko dira eta igandean, irailaren 20an, erranen dute zein den pintxo hoberena. Bertzalde, pintxo onena aukeratzen laguntzen duten bezeroen artean 200 euroko txekea zozketatuko dute, elkarteko benta batean kontsumitzeko. Parte hartzeko bistan egonen diren QR kodeetan sartuta utzi behar da norberaren aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun