Bestak 2026

Sarako bestak buruilaren 12tik 16ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa

Joan den urteko Sarako bestetako dantza jaialdi ikusgarria.

Urte osoan Sarako 70 gazte baino gehiago ari dira antolaketa lanetan eta egitarau zabala prestatu dute aurten ere buruilaren 12tik 16ra ospatuko diren herriko bestetarako. Hori bai, «edozein ospakizunen oinarria errespetua» dela oroitarazi du gazteriak, «gauza xinple baina funtsezkoa, ez da lekurik indarkeriarentzat». Hala, «fermuki gaitzesten dugu edozein erasoren, jazarpenaren edo errespetu faltaren forma, edonoren aurka»

Buruilak 12, larunbata

09:00etan VTT lasterketa, 20 edo 30 kilometroko ibilbideak aukeran, Olhain Ikastolak antolaturik. 09:00etatik 19:00etara ball-trap Plaxiden bordan. 17:00etan lasterketa (10 km, 400 m desnibela), Sara Korrikak antolatua. Kontzertuak plazan: 20:30ean Matraka txaranga aperitifa hasteko. 22:00etan Sune. 00:00etan Maskak. 01:30ean DJ Bull. 02:00etatik 05:00etara etxera sartzeko autobus ttikiak urririk. Gau osoan, Keinun, herriko elkarteen taloak.

Buruilak 13, igandea

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta Marinelak danborradarekin. 10:00etan meza Hazparneko klikarekin. 10:30ean Mendialdeko Bote Luze txapelketaren finala (emazteak eta gizonak). 15:15ean euskal jokoak. 16:15ean Pirtxilak dantza taldea. 17:00etan desfilea herriko plazan. Gaiteroak eta erraldoiak, karroen desfilea eta ahate jokoa. 19:00etan Alarma Morea taldearen emanaldia. 20:30ean Utxaranga. 22:30ean Dizkobolo. Gau osoan, Keinun, herriko elkarteen taloak.

Buruilak 14, astelehena

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 11:00etan errebotean: Uztaritze 1-Uztaritze 2 (Eneko Pelletrari omenaldia). 13:30ean Olhain ikastolak antolatutako zikiroa Suharriaga parkean. Izena emateko Amaia (06 85 54 88 72) edo Aurelie (06 23 60 63 17). 16:30ean artzain xakur lehiaketa Jauregiren pentzean (Gaztetxe parean) 17:30ean esku pilota finalerdiak trinketean. 18:30ean Zazpiak Bat dantza taldearen ikusgarria. 20:00etan behi ttiki ikusgarria plazan (Beskoitzeko Etcheto ganaderiak antolaturik). 22:30ean DJ Doy.

Buruilak 15, asteartea
Sarako Gazteriaren Eguna eta Gaztetxearen Gaua

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 11:00etan errebotean Spuc eta Noizbait taldeen arteko partida plazan (Pantxo Olazagaztiri omenaldia). 18:00etan Joko Garbi finala Michel Jauregiri omenaldia). 19:00etan mutxikoak Kuxkuxtu txarangarekin. Gaztetxean Inkonito Gaua. 19:30ean desfilea: mozorro ezezagun eta ederrenak gaztetxean gaualdia. 20:00etan Andoni Ollokiegi. 22:30ean Goxuan Salsa taldea plazan. 00:00etan DJ Jotatxo. Gau guzian Kuxkuxtu txaranga karrikak alaitzen ibiliko da.

Buruilak 16, asteazkena

Egun osoan karriken alaitzea gaiteroekin eta txistulariekin. 09:00etan Sarako azienda lehiaketa trinketean, Sarako laborarientzat. Laborantzako makinen erakusketa. 16:00etan gaztetxearen Pontx pailazoa plazan. 17:00etan plazan esku huska finala. 18:00etan trinketetik abiatuta bertso poteoa, Haira eta Unax Ibargarairekin. 18:30ean trinketean esku pilotako finala. 19:00etan zozketa. 19:30ean Los Chuchos taldearekin kantaldia. 21:30ean Burrunba eletrotxaranga. 23:00etan su artifizialak. 23:15ean Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun