Errefeta eguna izan zuten larunbatean eta hamaika laguni omenaldia egin zieten
Herri ttiki hauetan zernahi lan egiteko behar-beharrezkoa den herritarren borondate ona goraipatu zuen, eta gisa horretan egiten diren batzuk erakutsi zituen: garai bateko gaupasa famatu hura, eliza garbitzearena, mendiko bidexkak edekiak mantentzea, besten antolamendua, eta zikiro jatea.
Zikiro jatean lan egin duten hamaika laguni omenaldia
Eta azken hau hartuz, omenaldia egin zitzaien zikiro jatean hainbat urtez lan egin duten hamaika lagunei: Joxe Angel Olaizola, Bartolo Kamino, Fani Mendiburu, Txomin Amorena, Martintxo Agirre, Fermin Iriarte, Xebero Fagoaga, Antton Etxenike, Martina Dendarieta, eta Salaberriko Puri eta Juanjori.
Bakoitzari zurezko oroigarri polit bat eman zitzaien, Txomin eta Garazi alabak bertso batzuk eman zituzten, eta herritarrekin argazki bat eginez finitu zen ekitaldi hunkigarri hau.
Txomin Amorenak, bere 76 urtetatik begiratuz, bertsu hau bota zuen:
Urte aunitz pastu dire
bertsorik ez dutela egin
ta denen izenean, entzuleak
hauxe behar duzue jakin
Zugarramurdi beti izan da
zikiroa eta sorgin
bertze herritan ez dagon zerbait
badago Zugarramurdin.