Urtetan zikiroa erretzen aritu eta erretiratu diren hamaika lagun omenduko dituzte igandean Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa

Abuztuaren 18an herritarrek prestatutako zikiroan 800 lagun bildu ziren. Orduan auzolanean aritu ziren herritarrak eta lagunak, 250 lagun, izanen dira igandeko zikiro jatean. Argazkia: Ondikol

Errefeta edo besta ttikietako etxeko zikiro jatean 250 bat lagun bilduko dira

Errefeta edo besta ttikietako eguna izanen dute igandean Zugarramurdiko lezean. Abuztuaren 18an, bestetako hondarreko egunean, 800 lagunendako zikiro jatea prestatu zuten zugarramurdiarrek eta orduan auzolanean aritu ziren herritarrak, laguntzaileak eta lagunak bilduko dira orain beraientzat prestatuko duten bazkarian. Halere, 250 bat lagun izanen dira “etxeko” zikiroan. Honen harira, egun horretan berean, eta 13:30ean, plazan, omenaldi bat eginen zaie zikiroan lan egindako eta ia erretiratuak dauden hamaika lagunei. Bidenabar, auzolanaren garrantzia azpimarratzeko erabiliko da ekitaldi hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun