Lehen faseko egutegia
Mailaz igo eta Sarako Izarra errugbi taldeak Frantziako erregionaleko bigarren mailan jokatuko du aurten eta dagoeneko ezagutzen du lehen fasean jokatuko dituen partiden egutegia.
Irailaren 20an hasiko du sasoina Sarako Izarrak etxean, Bidarte Union Club taldearen kontra. Bigarren partida Urruñan jokatuko du, irailaren 27an, AS Urrugnarrak taldearekin kontra. Urriaren 4an Animainean jokatuko du, Azkaineko AS Elgarrekin Ascain taldearen kontra. Urriaren 19an Union Billere Lons Lescar taldearen kontra jokatuko du, etxetik kanpo eta urriaren 25ean Saran US Nafarroaren kontra. Azaroaren 8an berriz ere etxean jokatuko du, SA Monein taldearen kontra, azaroaren 15ean RAS Escou Lasseube taldearen kontra etxetik kanpo eta azaroaren 22an Ziburuko Ciboure RC taldearen kontra Saran. Abenduan, lehen itzuliko azken partida etxetik kanpo jokatuko dute CA Pontacquais taldearen kontra abenduaren 6an eta bigarren itzuliko lehena eta urteko azkena ere etxetik kanpo jokatuko dute, Bidarten, abenduaren 13an.
2027 urtea hasteko, urtarrilaren 10ean etxean jokatuko dute AS Urrugnarrak taldearen kontra eta urtarrilaren 17an Azkainen, AS Elgarrekin Ascain taldearen kontra. Urtarrilaren 31n Saran jokatuko dute Union Billere Lons Lescar taldearen kontra, otsailaren 7an Donibane Garazin edo Baigorrin, US Nafarroaren kontra eta otsailaren 28an ere etxetik kanpo, SA Monein taldearen kontra. Martxoan, lehen fasea bukatzeko, hiru partida jokatuko dituzte. Martxoaren 8an, etxean, RAS Escou Lasseube taldearen kontra, martxoaren 14an Ziburun, Zibururen kontra eta martxoaren 28an Animainean, CA Pontacquais taldearen kontra.