Ttikienaren prezioa 6,80 eurotik 7,50 eurora eman dute eta handiena 11,50 eurotan, beti ere bakoitzak pagatuko du bere irabazpideen arabera
Urtero beharko dute presentatu beren inposetako agiria herriko etxerat, bazkari hori ukaiteko. Horretarako behar dira 65 urte beteak izan edo bertzenaz, osasun arazoak baieztatzen dituen medikuaren agiria aurkeztu. Mementoan 23 presuna badira zerbitzua ukaiten dutenak.
Adinekoen ateraldia urriaren 7an Ortzaizera eta Arrosara
Urtero bezala, herriko kontseiluak antolatu du erretretadunen ateraldia. Aurtengoa urriaren 7an, asteazkenez izanen da. Goizeko zortzietan abiatuko dira igerilekuko aparkalekutik, gosaria Izpegiko lepoan eginen dute, gero Ortzaizeko Amabar bisitatu eta bazkaria Arrosako Kattina jatetxean. Gibelerakoan, etxera itzuli baino lehen, herriko edantegian azken tragoa hartuko dute. Zuen izenak eman urriaren lehena baino lehen, herriko etxera deituz (05 59 54 20 28). Etorri ahal duzuen guziak egun goxo baten pasatzerat, denak elgarrekin.