[ARGAZKIAK] Dantzak, herri kirolak eta sardina dastaketa izan zituzten larunbatean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 24a

Abuztuan Urdazubin izan dituzten ekitaldiak borobiltzeko, abuztuaren 22an, larunbatean, herri kirol jaialdia izan zen berriz ere herriko frontoian. Arratsaldean, 18:00etan, hasi zen jaialdia, Zuraideko dantza taldearen emanaldiaren eskutik. Ondotik, Patxi Larretxearen taldearen herri kirol erakustaldi bikaina izan zen: adin guztietako harri jasotzaileak, aizkolariak eta bertzelako kirolariak aritu ziren. Erraterako, arpana erakustaldia ere ederra izan zen, arpana amerikarra eta guzti. Gainera, harria errestan eramaten ere ikusi zuten ikusleek, kirolarien lan ikaragarriaren lekuko. Gizon eta emakume, haur, gazte zein heldu, indarra eta esperientzia erakustaldi ederrak izan ziren Urdazubiko frontoian. Eguna akitzeko, sardina dastaketa izan zen hurbildutako guztiendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun