Sarako San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik iragan da ekoizleen merkatua. Denborarengatik egin dute kiroldegian eta izigarrizko errekista izan du manifestazioneak. Herritar ainitz bildu da, baina beharbada kanpotarra gehiago. Jateko onak eta ongi prestatuak zituzten ekoizlek, eskolaren mahaia ere izigarri ongi, edatekoak eta patata frijituak lasai. Dena umore onean pasatu da eta antolatzaileak aski kontent. Orai, hurrengo manifestazionea izanen da azilean, Eguberriko merkatua.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.