Larrungo Koloreak elkartearen margo erakusketa egin dute Saran

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 24a

Larrungo Koloreak elkarteko margolariak Sarako plazan.

Larrungo Koloreak Elkarteak egin du bere margolan erakusketa Saran, Lur Berri gelan lehenik eta gero plazako errebotean bi egunez. Lur Berrin izan dute jende ainitz baina plazan ainitz gehiago. Margo ederrak baziren ikusteko, artista horiek badituzte merezimenduak horrelako lana egiteko, zeren ez dira profesionalak, bakarrik amateurrak. Biba zuek eta segi horrela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun