Herri kirol jaialdia antolatu dute larunbat honetan Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 20a

Larunbat honetan, abuztuaren 22an, arratsaldea pasatzeko hitzorduak antolatu dituzte Urdazubin. Euskal dantzak, herri kirolak eta sardina jatea izanen dituzte.

18:00etan hasiko da jaialdia eta ordu horretan euskal dantzak ikusgai izanen dira. Ondotik, 19:00etan, herri kirol saioa hasiko da. 20:30 aldera berriz, sagardoa, sardinak eta inguruko produktuak dastatzeko aukera izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun