Zeramika erakusketa izanen dute egunotan Sarako Harismendin

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 7a

Sarako Harismendin eginen den erakusketan ikusgai izanen den lanetako bat, Xavier Carrèreren ‘Le clou de l’âme'.

Zortzigarren edizioak nazioarteko artistak bilduko ditu agorrilaren 7tik 10era

Zeramika erakusketaren zortzigarren edizioa hartuko du Sarako Harismendia etxeak agorrilaren 7tik 10era. Lau egunez zeramika erakusketak nazioarteko artistak bilduko ditu, zeramika eta beira garaikidearen inguruan. Keinuak, argiak eta materiak elkarrizketa sortzen duten gunea izanen da. Bertan, miresteko eta bildumatzeko pieza bakarrak izan dira, baita sortzaileekin elkartzeko aukera ere, aparteko ingurune batean.

Irekiera ekitaldia (estreina), agorrilaren 7an, ortziralean, 16:00etatik 21:30era eginen dute, artisten presentziarekin. Larunbatean, agorrilak 8, 11:00etatik 20:00etara irekia izanen da eta igandean, agorrilak 9, 11:00etatik 19:00etara. Itxiera ekitaldia abuztuaren 10ean, astelehenean, 11:00etatik 18:00etara eginen dute. info+

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun