Musika Hamabostaldiaren karietarat Euskadiko Orkestraren emanaldiak izanen dituzte agorrilaren 7an Senperen

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 6a

Euskadiko Orkestrak bi emanaldi eskainiko ditu ortzirale arratsean Larreko kulturgunean.

Musika Hamabostaldiaren kari, bi emanaldi eskainiko dituzte Senperen. Lehena, agorrilaren 7an, ortziralean 21:00etan eta 22:30ean, Larrekon, Euskadiko Orkestrarekin, era musikari handien obrak eskainiko dituzte, Lina Tur Boneten zuzendaritzapean. Sarreraren prezio osoa 25 euro, 18 urtez beheitikoek bortz euro. Erreserba

Agorrilaren 14an, 21:00etan, elizan, hemen ere kantu eta musika klasikoaren emanaldia izanen dute.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun