Agorrilaren 6an, ortzegunean 19:30ean, Sarako Lezeetan 30. Gauenararen Nazioarteko Gaua ospatuko dute. Denentzat idekia den ekitaldi bat da, anitzetan ezezagunak diren eta batzuetan uste faltsuen biktima diren ugaztun txiki horiek ezagutzeko. Bideo aurkezpen labur baten ondotik, saguzarren behaketa gidatu bat proposatuko dute (frantsesez), lezeen barnean. Leku mugatuak ziren eta dagoeneko sarrerak agortuta daude.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.