Epaile lanetan Luc Labruquère (Sarako Trinkete jatetxeko sukaldaria), Julien Lamothe (Urdazubiko Urbia jatetxeko sukaldaria), Xabier Isabal (Ainhoako Ithurria jatetxeko sukaldaria) eta Catherine Marchand (La Semaine de Pays Basque aldizkariko kazetaria) aritu ziren eta euren arabera, hauek izan ziren irabazleak: Estilo tradizionalean, lehen saria Mariano Luquek eskuratu zuen eta bigarrena Marixan Ithurriak.
Estilo librean, lehen saria Ekaitz Garcia de Vicuñak eskuratu zuen eta bigarrena Félix Puentek.
Kategoria profesionalean, azkenik, lehen saria Indianobaita jatetxeak eskuratu zuen eta bigarrena Felix Bentak.