Puska zaharrak plazatu dituzte asteburuko Sarako Merkatuan

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 29a

Sarako Erreboteko Plazan hainbat puska plazaratu zituzten asteburuan.

Merkatua iragan da joan den asteburuan Saran. Bazen zer ikusi eta zer eros, bai Erreboteko Plazan, baita Lur Berri gelan ere. Ehun bat erakusle bazen beraien puskekin. Eguraldia ere alde izan zuten, ez iduskitsu, horrela jendea ez zen hondartzan. Horregatik, jende ainitz izan dute eta antolatzaileak iduri zuen kontent zirela.

Lur Berri gelan ere izan zen zer ikus eta zer eros.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun