XVIII. Burdinaren Eguna abuztuaren 8an
Abuztuko bigarren larunbatean, Burdinaren eguna ospatuko da. Aurtengoak hemezortzigarren edizioa beteko du. XVI-XIX. mendeen artean Urdazubiko monasterioak izan zuen garrantzia azpimarratuz, antzinako garaietan egiten zen gisan, Bizkaitik ekarritako burdina fraideek erosten dute.

Abuztuaren 8an, larunbatean 10:00etan, artisautza azoka eta haurrendako jokoak izanen dituzte, puzgarriak eta txalupak barne. 12:00etan burdin mineralez kargatuta datozen idi gurdiak ailegatuko dira. Burdina urrezko txanponen truke erosteko ekitaldia antzeztuko dute. Berrikuntza gisa, 13:00etan burdina lortzeko erakustaldia eginen dute, duela 2.500 urte egiten zen bezala eta 14:30ean herri bazkaria, zikiro jatea. 17:00etan kontzertuak izanen dira Los Gavilanes mariatxi taldearekin eta akordeoilariarekin.
Herri kirolak, dantzak, sagardoa eta sardinak hilaren 22an
Abuztuaren 22an, azkenik, arratsalde osorako animazioa prestatu dute. 18:00etan euskal dantzak izanen dituzte, 19:00etan herri kirol erakustaldia eta 20:30ean sagardoa, sardinak eta inguruko produktuen dastaketa.