Sarako Kontrabandisten Lasterketan parte hartzeko gonbidapena hartu du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 24a

Joan den urteko Sarako Kontrabandisten Lasterketan, herrika, lehenbizikoa izan zen Lesaka, Aimar Otxotekoren bigarren postuari eta Agoitz Iratzokiren laugarren postuari esker.

Izena eman daiteke abuztuaren 12ra bitarte udal bulegoetan eta bi baino gehiago aurkezten badira zozketa eginen dute.

Sarako Udalak abuztuaren 30erako antolatu du 63. Kontrabandisten Lasterketa. Urtero bezala, Lesakako Udalak bi korrikalarirekin parte hartzeko gonbidapena jaso du. Lasterketa honetan Lesakaren izenean parte hartu nahi dutenek udal bulegoetan, kultura@lesaka.eus  helbidean edo 948 637 005 telefonoan eman beharko dute izena abuztuaren 12a baino lehen (herrikoek lehentasuna izanen dute eta bi baino gehiago aurkezten badira zozketa eginen da).

Parte hartzeko lizentzia edo mediku agiria aurkeztu behar da.

Bertzalde, 2015 eta 2020 artean sortu diren haurrentzako Kontrabandista Ttiki 2026 lasterketa izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun