Igandean 12:00etan izanen dute hitzordua lakuan ‘Kasu senpertarrak kexu!’ goiburupean
Auzoko jendeak haserre gorrian daude, herritar gehienak ere proiektu erraldoi horren kontra azaldu dira. Horregatik, elkarretaratzea deitu dute uztailaren 26an, igandean 12:00etan eta lakuan piknik herritarra eginen dute, ‘Kasu senpertarrak kexu!’ goiburupean.
Proiektuaren arabera, egitura puzgarriek aintzira erditik baraderaren kontra jin behar lukete, baita puzgarrien herrixka bat eraiki urtegiaren pean, snack eta mini golfa, bertzeak bertze.