Uztailaren 18an, larunbat eguerdian, Zugarramurdiko lezean, Gari&Maldanberaren kontzertu izan zen, Kultur'26 programaren barrenean. Aitzinetik Hertzainak taldean ezagun egin zen, baina 30 urte bete dira Gari abeslariak bakarkako ibilbidea hasi zuela. Hori gogoratzeko diskoa ere argitara eman du eta hori aurkeztu du orain lezean. Musika ederra, akustika bikaina, inguru zoragarria, eta eguraldi aproposa. Opari bat izan zen!
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.