Azkaingo Larrun Kanta taldeak kontzertua emanen du Saran uztailaren 22an

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 20a

Azkaingo Larrun kanta abesbatza.

Uztailaren 22an, asteazkenean 21:15etik 22:30era Sarako elizan izanen da euskal kanta ederren emanaldia, Azkaingo Larrun Kanta abesbatzaren eskutik.Pantxo Lasconateguy da plazaz plaza ibiltzen den abesbatzaren lehendakaria eta Marijo Manterola lehendakariordea. Larrun Kanta abesbatzak ia 20 urte darama martxan, euskal kantu tradizionalak eta erlijiosoak kantatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun