Ikaburuko Lezearen Egunak hamabigarren edizioa beteko du larunbatean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 16a

Ikaburuko lezea bisitatzeko aukera mugatua izanen da larunbatean eta hainbat ekitaldi izanen dituzte.

Larunbat honetan, uztailaren 18an, Ikaburuko Lezearen egunaren hamabigarren edizioa ospatuko dute Urdazubin, familia guztiarentzako jarduera ugariekin. Bertan estalagmita eta estalaktitaz betetako mundu batean murgiltzeko aukera izanen da, antzinako pertsonaia, kondaira eta kontrabandozko historiekin. Aurten, berritasun gisa, Historiaurreko Bultzagailu Jaurtiketaren Txapelketa antolatu dute lehen aldiz.

Egitaraua

10:00etatik 14:00etara 1. Historiaurreko Bultzagailu Jaurtiketa Txapelketa (Parte hartzeko, deitu 948 59 92 41 zenbakira).

  • 11:00etatik 14:00etara Txalaparta erakusketa.
  • 11:000etatik 18:00etara Artisau azoka.
  • 11:00etatik 13:00etara Historiaurreko bizitzaren tekniken erakustaldi tailerrak, Iñaki Libano Edestiaurre Arkeologia Elkarteko Presidentearen eskutik.
  • 16:00etatik 18:00etara Magia ikuskizuna Javirekin.
  • 17:00etan Artisau produktu saski baten zozketa.

Lezearen bisita mugatua da eta erreserbak soilik webgunearen bidez egin daitezke: www.cuevasurdax.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun