‘Gari 30 urte’ diskoaren aurkezpen emanaldia larunbat eguerdian hasiko da
Hertzainak taldean aritu eta gero, duela hogeita hamar urte hasi zuen Garik bakarkako ibilbidea. Orduko lehen diskoaren edizio mugatu berria aurkeztuko du. Garik bere ahotsa berriz grabatu du pista originalen gainean eta Miguel Moyanoren gitarra entzun daiteke kantu batzuetan.