Sarako lezeetako bisiten tenoreak aldatu dituzte udan

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 15a

Pontx pailazoarekin ere bisita bereziak eskainiko dituzte lezeetan, euskaraz.

Udan bisiten tenoreak aldatu dituzte Sarako lezeetan. Uztailaren 6tik abuztuaren 30a arte, lezeak bisitatzen ahalko dira 09:00etatik 19:30era hiru hizkuntzatan: frantsesez, espainolez eta euskaraz. Ortziraletan 19:00etan, mitologiari buruzko bisita bereziak egiten dituzte, frantsesez edo euskaraz, egunaren arabera. Pontx pailazoarekin ere euskarazko bisita berezi, atsegin eta familiarra eskaintzen dute. Erreserbatzeko deitu 05 59 54 21 88 telefonora edo internetez

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun