Sarako elkarteentzako laguntzak baimendu dituzte kontseiluaren bilkuran

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 14a

Sarako Zangoak Arin elkarteko margolanen erakusketa. Bertze elkarteek bezala, laguntza hartuko dute.

Sarako herriko kontseiluaren bilkura egin zuten uztailaren 2an. Hautetsiak elgarretaratu ziren elkarteen subentzioak edo dirulaguntzak bozkatzeko. Denak hor ziren eta 37.660 euroko buxeta bozkatua izan da, denen baimenarekin. Beraz, herriko elkarteek ukanen dituzte beraien diru laguntzak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun