Fanfan artista plastikoaren ‘Sara Herriaren Arima’ erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 10etik abuztuaren 17ra

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 9a

Farfan artistaren argazki argitsuak ikusgai izanen dira Sarako Suharriaga parkean.

Fanfan artista plastikoak, Turismo bulegoaren eta Herriko etxearen laguntzarekin Sarako Herriaren Arima erakusketa ikusgai izanen du uztailaren 10tik agorrilaren 17rat Sara Suharriagako parkean, urririk. Kanpoan egindako argazkiak ikusten ahalko dira, musika aire ederrekin, esperientzia berri batekin eta bertze ikuspegi bat gure begientzat.

Suharriagako parkean izanen da eta nork bere burua zaintzen ikasteko atelierrak ere izanen dituzte, aroaren arabera, Anatomiak antolaturik

Bere argazki argitsuetan, Fanfanek Sararen arima sentibera agerian ezartzen du: etxeak, ura, paisaiak eta oroitzapenak bat egiten dute iraganaren eta orainaren arteko ibilbide artistiko batean. Parkearen sarreran erakusketaren aurkezpena ikusten ahalko da eta ondotik bi QR kode: bat erakusketaren katalogoa deskargatzeko eta bigarrena galdera-erantzunen jokoa deskargatzeko zuzenean smartphonean erabiltzeko modukoa. Zozketa agorrilaren 17an egina izanen da eta sarien banaketa orduan eginen dute.

Nork bere burua zaintzeko atelierrak

Aroaren arabera, nork bere burua zaintzen ikasteko atelierrak ere izanen dituzte, Anatomiak antolaturik, denei irekiak: Mugimendua, arnasketa eta kontzientzia, zentzumen bidezko murgiltze bat bizitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun