Ortziralean Amotzeko Mendionde jatetxean egindakoaren ondotik, hurrengoa urrian eginen dute Zugarramurdiko Azketan
Aroarengatik ez dira usaian bezala euskal kantuz aritu, baina halere umore onean pasatu dute eguna. Ganex Etxeberrigarai lehendakariak, bere bulegoarekin, denak eskertu ditu eta aipatu du hirugarren ateraldia urrian izanen dela, agian aro hobearekin, Zugarramurdiko Azketa jatetxean.