‘Mundu asko… Ortzana batto’ bideoa aurkeztu du Auxtin Zamorak Senperen

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 26a

Auxtin Zamora (ezkerrean), zenbait lagunekin, Senpereko herriko etxean ortzegun arratsaldean egindako aurkezpenean.

Lapurdi 1609 elkarteak usaia du euskarazko gertakari kulturala bat antolatzeko Senpereko besten hasieran, mediatekan. Aurten, eguraldi beroa zela eta, mediatekatik herriko etxera eraman dute emanaldia ortzegun arratsaldean. Honela, herriko bestak hasi baino lehenxeago, Auxtin Zamora idazle eta olerkariak Senpereko aintzira gaitzat hartuz, gune horretako toponimiaz eta leku izenen bilakaeraz aritu zen. Mundu asko... Ortzana batto sortu duen bideo erakutsi zuen.

Izenburua azaltzeko, horra Auxtinen aitzinsolasaren hasiera: «Gaur Alain Camy deitzen dugun Senpereko aintziraren guneak, denboraz, Ortzana zeukan bere izena. Zuhaitzak, ur errekak, iratzeak, zaparrak bakarrik zeuzkan oihan basa, galdu iduriko toki horren izaite gordeaz…».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun