Bestak 2026

Senpereko besten karietara egitarau zabala antolatu du gazte talde dinamikoak

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 24a

Bote luze partida joan den urteko Senpereko bestetan, karrikan.

Ekainaren 25eko merkatarien gaualdiarekin hasi eta hilaren 29ko 'Asiat' mozorro egunera arte, hainbat ekitaldi prest

Jondoni Petriren ospakizunek hartuko dute protagonismoa ekain hondarrean Senperen. Gazteen talde dinamikoak betiko egitarau bikaina proposatzen du. 

Ekainaren 25a, ortzeguna

19:00etan Besta Komitearen besta gakoen eskuratzea. Segidan Merkatarien gaualdia, pintxo pote moduan ongi animaturik. 19:30ean Zirikolatzeko dantzariak. 20:30ean Artxeroak Senpertar kantariak. 22:30ean Xibalet elektrotxaranga.

 

Ekainaren 26a, ortziralea

14:00etan eskolen jokoak kirol zelaian. 18:00etan eta 19:00etan Open Gantxikiko bi finalerdiak esku huska. 20:00etan Zintzur bustitzea. 21:30ean Zikiroa Baga Big-k animatua, etxeratzea taxiez urririk. 

 

Ekainaren 27a, larunbata

14:00etan Beer-Pong torneoa. 16:00etan pilotari gazteen finala pilota plazan eta ordu berean pilota hutseko nesken finalak Gantxikin. 17:00etan Gazteluko lasterketaren hasiera. 19:00etan lasterketako sarien banaketa. 19:30ean Herriko etxean kirolarien sarien ematea. 20:30ean Ondoezik. 22:30ean Ezpalak. Gauerditan Katxi gaua bururaino. 

 

Ekainaren 28a, igandea

10:00etan Meza nagusia. 11:00etan Open Gantxikiko finala. 12:00etan Aperitifa herriko etxeak eskainia. 13:30ean Paella. 18:00etan ahate jokoa. 19:00etan Berçaitz Anaien kantaldia. 20:00etan Oxtikda. 23:00etan Bad Sound. 00:30ean Koloka. 

 

Ekainaren 29a, astelehena
«Asiat» Mozorro eguna

16:00etan Komitearen desfilea. 18:00etan mutxikoak Saltokan taldearekin. 20:00etan Andoni Ollokiegi. 22:00etan Diskobolo eta, bestak bukatzeko, DJ Komite. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun