Berrikuntza batzuk egin dituzte azkeneko aste hauetan. Alde batetik Pottokaren Bidean izan da aldaketa horietako bat, Artosingo errekan egurrezko zubi dotore berri bat eman baitute. Bertze bi berrikuntzak lezeetan egin dituzte. Leze handia gurutzatzen duen pasarela berria ideki zuten ekainaren 3an. Eta lezeko atean bi aparkaleku berezi eman dituzte, mugikortasun urriko pertsonek beraien ibilgailuak lezetik hurbil utzi ahal izateko.
Mugikortasun urriko pertsonendako aparkaleku berriak, lezeen ondoan. Argazkia: Marifa eta Koro.
Frontoia hetsi dute
Aldiz, berri txar bat ere badugu. Ekainaren 3an frontoia hetsi zuten eta, espero dutenez, hilabete batez hala egonen da. Ikusi denez, neguan pintatutakoa harrotu egin da. Hortaz, pilotan ari nahi duenak herritik kanpora mugitu beharko du.