[ARGAZKIAK] Sarako Zangoak Arin elkartearen 30. urteurrena ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 23a

Sarako Zangoak Arin elkartearen 30. urteurrenaren karietarat taldeak egin du egun pasa bere 30 urteak ohoratzeko. Larunbat goizean, gosari ttikia egin zuten lezetako gelan eta joan diren 30 urteotako argazkiak begiratu zituzten. Guy Thibautek eta Jean Granek eman zizkieten esplikazio guziak. Gero, oinez, joan ziren Alti jatetxeko lezerat, deneta 60 bat lagun baziren. Hor, kanpoan erretako zikiroa ukan zuten bazkaltzeko, aski ona. Aro beroa zen, bainan lezetan goxo egon ziren eta izugarrizko umore onean pasatu zuten eguna. Argazkiak: Ganex

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun