Bizipoza elkartearen eta proiektuaren berri emateko aurkezpena eginen dute ekainaren 24an, asteazkenean 17:00etan Sarako Lurberri gelan. Bizipoza Elkarteak bere baitan 39 elkarte biltzen ditu. Izaera bereziko gaiak azaleratzea dute helburu, haur zein heldu euskararen bidez sentsibilizatuz eta herritarrei auzolan egitasmo eraginkorra eskainiz, boluntario sare bat osatuz.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.