Hiru saratar gehiago, suhiltzaile boluntario gisa

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 19a

Sarako hiru suhiltzaile boluntario gazteak. Ereiaroaren 27an ukanen dute kaskoa Kanbon.

Lau urtez ibili dira Kanboko gazte suhiltzaileen formakuntzan eta ereiaroaren 27an ukanen dute suhiltzaile kaskoa

Eneko Amorena Semerena, Liloia Behotegui eta Maika Mounho lau urtez ibili dira Kanboko gazte suhiltzaileen formakuntzan. Udaberri honetan, Suhiltzaileen Brebeta Nazionala ukan dute. Ereiaroaren 13an beren diploma ukan dute Pirinio Atlantikoetako Prefetaren eskutik, Paue ondoan den Arzakeko kasernan. Ereiaroaren 27an, Kanboko kasernan eginen den ekitaldi batean, suhiltzaile kaskoa ukanen dute.

Eneko Semerena Garaziko kasernan sartu da. Liloia Behotegui eta Maika Mounho Senperekoan, beren guardiak egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun